"Jendeak maite ditu kanpaiak, baina agudo bizi gara eta inork ez du jotzen ikasteko astirik"

Laureano Telleria, Segurako kanpaijolea

Segurako elizako kanpandorrean txoko bikaina du Laureano Telleriak. 126 eskailera igota herriko bista ederrenekin gozatzeaz gain, erlojua eta kanpaiak txukun mantentzeko ardura du duela 30 urte. Segurar zaharrenek bakarrik ulertzen dute egun ezkilen hizkuntza

Laureano Telleria Segurako kanpandorrean.
Laureano Telleria Segurako kanpandorrean.

SEGURA. Elkarrizketa egin bitartean kolpe txikiak eman dizkie Telleriak kanpaiei, beren funtzionamendua erakusteko. Plazara jaitsi eta herritar asko konturatu dira kanpaiek egin duten soinuaz. "Proba batzuk egin dituzte", argitu eta lasaiago geratu dira denak. Izan ere, kanpaien esanahiaren berri dakienik geratzen da Seguran.

Jendeak ba al daki zer jotzen den, ulertzen al du kanpaien hizkuntza?

60 urtetik gora dituztenek ulertzen dutela esango nuke. Oraindik jendea tente jartzen da kanpaia entzun bezain pronto. Baina hauen hizkuntza ez da transmititzen, orain ez da halakorik behar, bestelako komunikabideak dauzkagu: irratia, telebista... Hala ere, jotzeko modua eta hauen esanahia jasota ditugu bideoan, biharko gordeta daude. Ari dira batzuk interesatzen, jendeak maite ditu kanpaiak, baina hain agudo bizi gara eta hainbeste teknologia daude toki guztietan, jendeak ez duela ikasteko astirik hartzen.

Gazteengan interesik ikusten al duzu esanahia ulertu edo jotzen ikasteko?

Interesa bai. Gustatu, jendeari gustatzen zaio, baina hortik ikasi eta jo-tzera... Norbaitek ikasi nahiko balu nik gustura erakutsiko nioke. Norbaitek ikasi behar dugu ez gauden garaian, bestela, ez baititu inork joko.

Zuk nola ikasi zenuen kanpaiak jo-tzeko teknika?

Mutikotan monagilo ibilia naiz. Hemen klausura moja bat izan zen, sakristau izan zenaren alaba, Maria Lezeta. Nik banekien berak bazekiela jotzen eta berak erakutsi zidan bere aitak lana nola egiten zuen, bera ibiltzen baitzen jotzen bere aitak ezin zuenean.

Beste herri batetara joan eta kanpaiak entzuten badituzu, esan nahi dutena ulertzeko gai al zara?

Ez, diferenteak dira. Herri bakoi-tzak jotzeko bere modua du, bere herrian bakoitzak jakiten du zer esan nahi duten. Hizkuntza bat da: tankera hartzen diot, baina desberdina da herritik herrira kanpaiak jotzeko modua. Komunikabide bat da, lehen ez zegoen ezta erlojurik ere, gure aitonak esaten zuen izarrekin jakiten zuela elizara joateko ordua noiz zen. Garai batean kanpai hotsak behar ziren. Komunikabide garbia eta bakarra. Orain telefonoz jakin daiteke sua dagoen, baina lehen oso azkarra zen komunikabide hau, kanpaia jota herri guztiak bai-tzekien. Harri kanpaia, adibidez, orain ez da beharrezkoa telebistan esaten baitute ekaitza datorren. Gaueko Ave Mariak etxeratzeko ordua ematen zuen, ordutik aurrera ez da Hil Kanpairik jotzen, hurrengo goizera pasatzen da. Ave Maria jo ondoren txistua eta musika guztiak isildu eta, batez ere emakumeak, kanpai horiek jo ondoren etxeratzen baziren, oso gaizki ikusita egoten zen, lehenago etxean egon beharra zegoen. Denak etxera erretiratzen ziren.

Indarra ere beharko da kanpaiak jotzeko, ezta?

Bai, ume batek ezin ditu jo. Maneiu pixka bat ere behar du, ondo kalkulatu behar da, erritmoa behar da, gainera. Denak joaldi desberdinak dira eta denek dute beren xarma ere.

Orain, jendea kexatu ere egiten da kanpainen soinuagatik. Zer irudi-tzen zaizu?

Bai, hori entzunda nago, baina hemen oraindik halakorik ez dago. Bere bezala sentitzen ez duenak hori esatea normala da, horretara iritsi gara. Niri ez zait ondo irudi-tzen, baina errespetatu beharra dago. Garai batean hori pentsatzerik ere ez zegoen. Bestelako soinuak ere jasaten ditugu, sanjuanetan adibidez. Guk 8.00etatik 20.00etara bakarrik jotzen dugu.

SALINAS, Aitziber
Noticias de Guipuzcoa (05-11-2007)
  • SEGURA: Campanes, campaners i tocs
  • Campaners: Bibliografia

     

  • Tornar cap enrere
  • Menu inicial CAMPANERS DE LA CATEDRAL DE VALÈNCIA
    Campaners de la Catedral de València
    © Noticias de Guipuzcoa (2007)
    © Campaners de la Catedral de València (2024)
    campaners@hotmail.com
    Actualització: 29-03-2024
    Convertir a PDF

    Connectats: 92 Visitants: 91 Usuaris: 1 - servidor