ALTUBE, Mirari - Julen Abasolo: "Kanpaiak, jotzen badira, edozein tokitako nortasun agiri dira"

Julen Abasolo: "Kanpaiak, jotzen badira, edozein tokitako nortasun agiri dira"

Kanpaiei eskainitako hilabetea antolatu du Arientzako kanpai-jole eskolak, tartean Julen Abasolo, eta Arkupen zabaldutako Kanpaiekin erakusketarekin abian jarri dute. Berbaldiak, erakustaldiak eta ikuskizunak antolatu dituzte, eta bihar, urriak 8, dute egun handia, egun guztiko topaketarekin.


Astelehenean zabaldu zenuten erakusketa; gustura harrerarekin?
Erabat; 50 bat lagun egon ginen, eta ikusitakoarekin asko harritu ziren, ez zutelako pentsatu ere egiten kanpaien inguruko histori hau. Bertako sagardoaren dastatzea ere jendeak inoiz izan ez duen aukera izan zen; denak probatuta eta onartuta gelditu ziren, baita gazta ere. Hilabete guztian egongo da erakusketa hori, zer erakutsi gura duzue?
Gutxi batzuk bizi eta ikusten duguna jende aurrean erakutsi gura dugu. Jendea gureganatzea adina, geu eurenganatzea da helburua.
Kanpai hotsekin batera, kanpandorretik dagoen ikuspegia, kanpaietako esaldiak… eta beste hainbat kontu elkartu dituzue.
Hau mundu bat da; ez da kanpaiak jo bakarrik, hotsa atera bakarrik. Kultura bat da, galtzen doana, eta gutxi batzuk mantentzen ahalegintzen garena. Hitzaldietan kanpaiez adina gure kulturaz, bizitzeko eraz eta historiaz egingo da berba, dena bat delako.
2007an sortu zenuten Arientzako kanpai-jole eskola eta ordutik han eta hemen ibili zarete kanpaien inguruan, ezta?
Bai; gure ohiko jarduera zapatu eguerditan Areantzako kanpaiekin aritzea da, eta gero kanpai-jole deialdietan parte hartzen dugu: Sagunto, Lleida, Kantabria, Leon, Amurrio eta beste hainbatetan.
Zer daukate ba kanpaiek?
Jotzen badira behintzat, edozein tokitako nortasun agiria dira, ez daude bi kanpai berdinak.
Eta orain adituak datoz hitzaldiak eman eta erakustaldiak egitera.
Bai, guk harremana daukagun jendea da, kanpai mundu honetan puntaren puntan daudenak; baina lehen esan dudan bezala gure historiaz eta ohituraz hitz egitera etorriko dira, denok ulertzeko moduan berba eginda.
Esan duzue aditu bat ibili dela bailarako kanpaien inbentarioa egiten; bitxikeriaren bat topatu du?
Bitxikeriak… asko! Bihar kontatuko dizkigu: euskarazko idatziak, hanka sartzeak, XV. mendekoak, gerra ondorengoak…
Biharko topaketa da jardunaldiko egun nagusia. Herritarrek ere parte har dezakete, ezta?
Horixe da gure gogoa eta helburua. Ea bihar, 17:00etan, Larrinoko eliz inguruko zelai baten jende mordoa pilatzen dugun gure emanaldia ikusi eta entzuteko. Aukera bakarra izango da eta.
Joaldi koordinatua egingo duzue, zer da hori?
Larrino, Areantza, Aozaratza, Mendiola eta Goroeta auzoetako kanpandorretan banatuko gara eta AIKE_ACRA Arrasateko irrati zaleen laguntzaz, Larrinotik entzun eta ikusi ahal izango da joaldia. Dena ondo ateratzen bada 20 lagunetik gora koordinatuta ibili garelako izango da.
Udaberritik gabiltza gertatzen, eta dugun guztia jarri dugu. Jendeari eskertuko genioke, bihar Urkulu inguruko buelta, Larrinotik pasatuta egin dezatela.

ALTUBE, Mirari
Goiena (07-10-2011)

  • Natibitate Eliza - Arientza - ARETXABALETA: Campanas, campaneros y toques
  • ARETXABALETA: Campanas, campaneros y toques
  • JUANE ARIENTZAKO KANPAI JOLE ESKOLA (ARETXABALETA) : Toques y otras actividades
  • Campaneros: Bibliografía

     

  • Volver a la página anterior
  • Menu inicial CAMPANERS DE LA CATEDRAL DE VALÈNCIA
    Campaners de la Catedral de València
    © Goiena (2011)
    © Campaners de la Catedral de València (2024)
    campaners@hotmail.com
    Actualización: 28-03-2024
    Convertir a PDF

    Connectats: 83 Visitants: 83 Usuaris: 0