San Justoko kanpai barria fundidu dabe

Zeanuriko San Justo ermitako kanpai barria atzo, uztailak 21a, fundidu eben Cantabriako Hermanos Portilla lantegian. Otzerin mendiko Kofradiako bere ermitan bedeinkatuko da kanpaia bere jai egunean, agorrilaren 7an, domekaz, goizeko 11.30etan, ostean meza ospatuz. Kanpai barriak honako inskripzio hau daroa brontzean: Justo eta Pastor Santuak. Otzerinmendiko Kofradia, eta jai egunaren eguna.

Ermitako betiko kanpaia lapurrek eroan eben gabaz. Kofradiakoak parte emon eta ez dira geratu ezer egin barik. Cantabriako Gajano herriko Portilla anaiak kanpaigileengana jo eben barri baten eske, eta jai egunerako bere tokian izango da. Kanpaiak 43 kilo ditu, brontzez egina, ahoak 40 zentimetroko diametroa dauka eta 46 zentimetroko altuera.

Gitxitan egoten da kanpai baten bedeinkazio ospakizuna ikusteko eta bertan parte hartzeko aukera. San Justo ermitara hurreratzen dana agorrilaren 7an, domekaz, goizeko 11.30etatik aurrera, berau ikusteko era ezin hobea izango dau. Lapurretak dirala eta, jaiak amaitu ostean, kanpaia kanpandorretik kendu egingo da, datorren urtera arte, eta maiordomoak gordeko dau bere etxean.

Meza ostean maiordomoak barauskarria —ardao zuria eta gailetak— banatuko dauz jendearen artean eta jarraian paella txapelketa izango da. Eguraldia lagun eta ohiturea jarraituz, asko izango dira da San Justoko hariztipean bazkaltzen geratuko diranak, eta arrastian 17:30etik aurrera, bola eta mus txapelketetan parte hartzeko aukerea izango dabe.

Kanpaia lehengo interneta

Aspalditik dator kanpaien ohitura. Bere dei eta hotsekin komunikazio tresna itzelak izan dira mendeetan zehar. Egunaren eta urtearen erritmoak markatuz, bere deietan igarten zan batzar deia, meza ordua, sutea edo beste ekintzaren bat. Soinuaren arabera, hildakoen barri emonaz, entzuleak bazekian hildakoa gizonezkoa edo andrazkoa zan. Ohitura asko galdu dira, kanpai jotzailearen ofizioa ere galtzen ei doa, baina oraindino kanpaiak bere alegrantzia eskaintzen dausku kilometroetara.

+  info: www.arratia.tk edo arratiaeliza.blogspot.com

Ya han fundido la nueva campana para San Justo, Zeanuri

Ayer 21 de julio se fundió la nueva campana par al ermita de San Justo, Zeanuri, en los talleres de los campaneros Hermanos Portilla de Cantabria. El domingo 7 agosto, fiesta de la ermita, a partir de las 11.30 de la mañana se bendecirá la campana, justo antes de celebrar la santa misa. La nueva campna lleva la siguiente inscripción en bronce: Justo eta Pastor Santuak. Otzerinmendiko Kofradia, y la fecha del día de la bendición.

Esta campana sustituye a la tradicional que fue robada con nocturnidad de esta ermita. Los miembros de la Cofradía de Otzerinmendi no se quedaron de brazos cruzados. Acudieron a los maestros artesanos de Gajano, Cantabria, para encargar otra campana de características similares a la sustraída. La nueva, fundida en bronce, pesa 43 kilos, la boca tiene 40 centímetros de diámetro y 46 centímetros de altura.

Pocas ocasiones hay de acudir a la celebración de la bendición de una nueva campana. Todo aquel que se acerque a la ermita de San Justo el domingo 7 de agosto, a partir de las 11.30 podrá acompañar al párroco de Zeanuri en esta labor. Por miedo a los robos en la zona, la campana se retirará de su sitio y quedará en lugar seguro.

Tras la misa, los asistentes tendrán la oportunidad de degustar el barauskarria o pequeño refrigerio consistente en vino blanco y galletas que reparte el mayordomo, de disfrutar del placer de la conversación despojado de la prisas y de la impaciencia, de comer en el paradisíaco robledal de la Cofradía, y por la tarde podrán participar en el campeonato de bolos y contemplar el viejo horno de cal en funcionamiento.

La campana, el Internet de antes

La costumbre de la campana y su uso viene de antiguo. Sus toques y repiques han sido instrumento de comunicación durante siglos. Marcaba el ritmo del día y del año, anunciaba reuniones, misas, incendios o fallecimientos. Según el arte del campanero el vecino ya sabía si el muerto era varón, mujer o niño. Se han perdido muchas costumbres, dicen que el oficio de campanero se acaba, pero todavía la campana nos ofrece su alegría a kilómetros.

+ info: www.arratia.tk edo arratiaeliza.blogspot.com

ARRATIAELIZA
Arratiako Eliza (22-07-2011)
  • ZEANURI (BIZKAIA): Campanes, campaners i tocs
  • PORTILLA, HERMANOS (GAJANO) (MARINA DE CUDEYO) : Inventari de campanes
  • PORTILLA, HERMANOS (GAJANO) (MARINA DE CUDEYO) : Intervencions
  • Campanes (epigrafia, descripció): Bibliografia

     

  • Tornar cap enrere
  • Menu inicial CAMPANERS DE LA CATEDRAL DE VALÈNCIA
    Campaners de la Catedral de València
    Buscar campana, campanar, població, fonedor, epigrafia, any fosa, autor, article
    © Arratiako Eliza (2011)
    © Campaners de la Catedral de València (2017)
    campaners@hotmail.com
    : 23-11-2017
    Convertir a PDF