AGIRRE, Usoa - Uzarragako kanpaiak Bergarako San Pedrora

Uzarragako kanpaiak Bergarako San Pedrora

Uzarragako eraikina erortzeko arriskua dela eta hesitu egin zuten uztailean Gipuzkoako elizbarrutiaren aginduz. Orain barruko ondasunak bertatik ateratzen ari dira.

Duela aste batzuk Santa Agedako ermitara eraman zituzten jarlekuak eta gelditzen diren beste zortzi bat banku kaleko elizara eramango dituzte. Bozgorailuak San Martzial ermitara eraman zituzten.

Kanpaiak, Bergarara

Asteon kanpandorretik kanpaiak jaisten aritu dira. Bi kanpai handienak Bergarako San Pedro elizara eraman dituzte eta txikiak kaleko elizara. Erretaula kentzeko dago oraindik eta hori ere kalera eramango dute. Erlojua ere jaitsi dute eta garbitu ostean ikusiko dute zer egin.

Behin dena hustutakoan guztiz itxiko dute, inor ez dadin sartu.

AGIRRE, Usoa
Goiena (13-10-2011)
  • San Pedro eliza (Uzarraga) - ANTZUOLA: Campanas, campaneros y toques
  • ANTZUOLA: Campanas, campaneros y toques
  • Kanpaiak (inskripzioak, deskribapena): Bibliografía

     

  • Volver a la página anterior
  • Menu inicial CAMPANERS DE LA CATEDRAL DE VALÈNCIA
    Campaners de la Catedral de València
    © Goiena (2011)
    © Campaners de la Catedral de València (2024)
    campaners@hotmail.com
    Actualización: 19-03-2024
    Convertir a PDF

    Connectats: 42 Visitants: 42 Usuaris: 0