'Kanpai joleak' argazki lehiaketako sariak banatu dituzte Arkupen

Arientzako kanpai-jole eskolak antolatutako argazki erakusketako sari banaketa egin da gaur Arkupe aretoan. Lehen saria, Luis Sanchez madrildarrak jaso du, bigarrena, berriz, Luis Joaquin Ruano mexikarrarentzat izan da (ez da sari banaketan izan) eta hirugarrena, Jose Reyes Belzuncek jaso du. Antolatzaileak "pozik" geratu dira parte-hartzearekin eta sariak banatu ondoren, irabazleek beraien argazkien inguruko azalpenak eman dituzte.

Hirugarren eta lehen sailkatuak Unai Elkoro alkatearekin sari banaketan - Autor: IKUSI
Hirugarren eta lehen sailkatuak Unai Elkoro alkatearekin sari banaketan - Autor: IKUSI

Guztira, 46 parte-hartzaile batu ditu lehiaketak, eta 123 argazki jaso dituzte. Gorka Madinabeitiak azaldu duenez: "Lehiaketa martxan jarri genuenean ez ziren argazki asko batu, ia gehienak azken momentuan iritsi zaizkigu. Dena den pozik gaude parte-hartzearekin".

Lehen saritua; 'Silos'


'Silos' izenburua duen lehen saria Luis Sanchez Davillak jaso du, eta adierazi du Siloseko klausurako monjeen erreportaje baten parte dela. "Iluntzean ateratako argazkia da, eta itzalekin jolastu dut. Monjearen aurpegia ez da ikusten eta eskuak agertzen dira kanpai atzan duela…". Bestalde, azaldu du zaila dela kanpai-jotzailea kanpaia jotzen harrapatzea, gaur egun automatizatuak daudelako, besteak beste.

Bigarren saritua: 'El muro de los lamentos'


Hirugarren saritua: 'Repique a la virgen2'


Jose Reyes Belzunce kataluniarrak azaldu du argazkia Andre Maria Zuriaren prozesioan ateratakoa dela. "Argazkian bi gizon ageri dira, eta bi orduz kanpaia jotzen egoten dira. Kanpai-joleak jotzen zeudenean 300 argazki inguru atera nituen eta bi bidali ditut lehiaketara. Honek irabazi du, baina erakusketan badago nik ateratako beste bat niri gehiago gustatzen zaidana… Hala ere, pozik eta aldi berean harrituta nago saritua izan naizelako. Izan ere, argazki oso ederrak daude".

Hilabete osoan erakusketa ikusgai

Urria osoan izango da ikusgai erakusketa, eta bertara gerturatzen direnek gazta bat irabazteko aukera izango dute. Argazki gustukoena aukeratu, izen-abizenak eta telefonoa jarri, eta bertan dagoen kutxan datuen papera sartuz.

Bestalde, publikoak aukeratu duen argazkiaren egileak ere 100 euroko saria jasoko du.

BELOKI, Imanol

goiena (14-10-2016)

  • Catedral de la Transfiguración del Señor - MORELIA: Kanpaiak, kanpai joleak eta joaldiak
  • Monasterio de Santo Domingo de Silos - SANTO DOMINGO DE SILOS: Kanpaiak, kanpai joleak eta joaldiak
  • Ermita de Nuestra Señora de la Blanca - VILLABLANCA: Kanpaiak, kanpai joleak eta joaldiak
  • MORELIA: Kanpaiak, kanpai joleak eta joaldiak
  • SANTO DOMINGO DE SILOS: Kanpaiak, kanpai joleak eta joaldiak
  • VILLABLANCA: Kanpaiak, kanpai joleak eta joaldiak
  • JUANE ARIENTZAKO KANPAI JOLE ESKOLA (ARETXABALETA) : Joaldiak eta bestelako jarduerak
  • Campaneros: Bibliografía
  • Museos y exposiciones de campanas y toques: Bibliografía
  • Toques manuales de campanas: Bibliografía

     

  • Atzera egin
  • Hasierako menua CAMPANERS DE LA CATEDRAL DE VALÈNCIA
    Campaners de la Catedral de València
    © goiena (2016)
    © Campaners de la Catedral de València (2025)
    campaners@hotmail.com
    Eguneratu: 22-04-2025

    Connectats: 61 Visitants: 60 Usuaris: 1 - francesc